Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek, Ezkerraldea Gaztedi egitasmoko jardueren barruan eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta, Uretako Instalazioen Lehen Sorospenen diploma eta Inguru Naturalen Lehen Sorospen diploma lortzeko ikastaroak antolatu dituzte. Prestakuntza-ikastaro hauek Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Barakaldoko 18 eta 29 urte bitartekoei zuzenduta daude eta bereziki hondartzetan, igerilekuetan edo ur guneetan jarduera profesionala praktikatzeko beharrezko prestakuntza eskuratu nahi dutenentzat. Ikastaro hauek ur sorosleekin erlazionatutako lan-irteera bat eskeintzea dute helburu.

Kurtso teoriko-praktikoa bi modulutan banatuta dago: alde batetik, Lehen Sorospen, Bihotz-Birikietako Bizkorketa eta Kanpoalderako Desfribiladore Semiautomatikoen modulua dago eta, bestetik, Ur-Salbamendu modulua. Alde teorikoa Portugaleteko Gazte Gelan emango da eta alde praktikoa garatzeko, berriz, Demuporsak (Portugaleteko Udalaren Kirol Sozietatea) utzitako Pando Aisiako kirol instalazioak erabiliko dira.

Eskeinitako hogei plazetatik, hamalau formazio osoan interesatuta dauden gazteentzako daude erreserbatuta, eta beste seiak, aldiz, Lehen Sorospen, Bihotz-Birikietako Bizkorketa eta Kanpoalderako Desfribiladore Semiautomatikoen modulua ikasi nahi dutenentzat. Ur-Salbamendu moduluan bakarrik interesaturik daudenek Lehen Sorospen, Bihotz- Birikietako Bizkorketa eta Kanpoalderako Desfribiladore Semiautomatikoen titulua aurkeztu beharko dute, Centro de Emergencias, Salvamento y Socorrismo deritzonak edo aitortutako beste entitate batek aurreko bi urteetan igorritakoa.

Gainera, ikastaro osoa egiten duenak edo zuzenean Ur-Sorospen modulura sartzen denak Uretako Instalazioetan Sorosle Diploma eta Ur-Inguru Naturaletako eta Hondartzetako Sorospen Diploma jasoko ditu. Lehen Sorospen, Bihotz-Birikietako Bizkorketa eta Kanpoalderako Desfribiladore Semiautomatikoen modulua bakarrik ikasten duenak dagokion diploma jasoko du, Centro de Emergencias, Salvamento y Socorrismo deritzonak emana.

Lehen Sorospenen blokeak helburu du parte-hartzaileek gaitasun eta trebetasunak lortzea, larrialdirik egonez gero, neurri egokiak hartzeko. Jorratuko diren gai ezberdinen artean, honako hauek dira garrantzitsuenak: bizi-euskarri oinarrizkoa, desfibriladorearen erabilera, aire-bideen buxadura (zerbait kontrako eztarritik sartu), zauriak, sendaketak, odoljarioak, erredurak edo politraumatizatuari laguntzea. Ur-blokearen asmoa da etorkizunean sorosleak izango diren ikasleek ingurua ezagutu eta menperatzea, prebentziorako beharrezkoak diren neurriak hartu eta beharrezkoa denean erreskate egokia egin dezaten. Gai hauek ere jorratuko dira: segurtasun hedadura, bainatzeko lekuak eta salbamendu tenikak. Centro de Emergencias, Salvamento y Socorrismo deritzonak eskeinitako formakuntza otsaila eta martxoa bitartean emango da, parte- hartzaileek Bizkaiko Foru Aldundiak urtero uretako frogetako egiten duen deialdira aurkezteko aukera izan dezaten.

Ezarritako datak honako hauek dira:

  • Otsailaren 6tik 26ra, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara, Lehen Sorospen, Bihotz-Birikietako Bizkorketa + Kanpoalderako Desfribiladore Semiautomatikoa. Formakuntza erdipresentziala izango da. Errefortzua behar izanez gero, klaseak larunbatetan eman daitezke: hots, otsailaren 8, 15 eta 22an, 10:00etatik 14:00etara.
  • Otsailaren 22an, 15:30etik 20:00etara Ur-Sorospen proba programatuko da. Klase teorikoak martxoaren 2, 4, 9 eta 11n izango dira, 18:00etatik 21:00etara; igerilekuko klase prkatikoak otsailaren 29an eta martxoaren 1, 7, 8, 14, 15 eta 21ean 15:30etik 20:00etara eta inguru naturaleko praktikak martxoaren 28 eta 29an.

Formakuntza doakoa da. Hala ere, formakuntza osoa betetzen duten gazteek edo Ur- Sorosle modulura zuzenean sartzen direnek 60 euroko fidantza ordaindu beharko dute; eta Lehen Sorospen, Bihotz-Birikietako Bizkorketa eta Kanpoalderako Desfribiladore Semiautomatikoen modulua egiten duenak, berriz, 20 euroko fidantza ordaindu beharko du. Ordu lektiboen % 80 betetakoan, fidantza itzuliko egingo zaie. Hala ere, arauak ez betetzeak fidantza galtzea ekar dezake. Izena emateko epea urtarrilaren 30ra arte egongo da irekita. Ur-sorosle moduluan bakarrik izena eman nahi dutenek, berriz, otsailaren 15era arte daukate epea.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00