Albisteak

 

Helburua
Programan parte hartzen duten langabeek negozio–ideia bat aztertu eta garatzea.

Hartzaileak
EAEn erroldatuta eta benetako egoitza bertan dutenak, enpresa–ideiaren bat dutenak, langabeak eta Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuan lan–eskatzaile gisa izena emanda dutenak eta alta emanda ez daudenak ez Jarduera ekonomikoen gaineko zergan ezta langile
autonomoen araubide berezian ere.

Edukia
Programa honako aldietan egituratuta dago:
I. aldia: enpresa–ideia aztertzea
II. aldia: autoenplegurako tailerrak
III. aldia: negozio-plana prestatzea

Hiru aldien iraupena gutxienez bi hilekoa izango da.

Parte-hartzaileek 1.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango dute. Zenbateko hori % 15 handiagoa izango da 18 urtetik gorakoentzat eta 30etik beherakoentzat; parte-hartzailea emakumezkoa bada, aldiz, % 15 handiagoa izango da diru-laguntza.

Izena emateko epea
2020ko Otsailaren 15era arte

Izena emateko lekua
PORTUGALETEKO BEHARGINTZA
La Canilla pasealekua, Canilla Etxea, 2. solairua
Tf.: 944729306

Ordutegia
Goizez 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Hasiera
2020ko otsailaren 20a

Sustatzaile:
Lanbide

Iragarkia (PDF 117KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00