Albisteak

 

Zerbitzu eta Ingurumen Sailaren ekintzen urteko planaren barruan, urteko lehen hiruhilekoan aurreikusitako zenbait ekintza daude.

Horietako bat zuhaitzak ordezkatzea izango da, arrazoiak asko direlarik: ibilgailuen istripuak, gaixotasunak, bandalismoa, zuhaitzen lerrokatzea, parkeak eta lorategiak, lanak, etb.

Lehengo saio batean, 75 ale baino gehiago lekuz aldatuko dira eta geroago aurrerago ale berriak landatuko dira gure herriko gune zenbaitetan.

TAMAINA HANDIKO ZUHAITZEN INAUSKETA

Tamaina handiko zuhaitzen inausketa planak zuhaitzik preziatuenak garbitzeko eta biziberritzeko helburua du..

Inausketa berezi hauek 5 edo 10 urterik behin egiten dira, irizpide teknikoen arabera (hala nola, zuhaitzaren tamaina, espeziea, etb.), beti ere aleen osasunaren alde.

TAMAINA TXIKIKO HABIAK

Aurreko urteetan hegazti txikien babeslekua eta habia egiteko 35 etxetxo kokatu eta hegazti hauek erabiltzen zituztela egiaztatu ondoren, aurten hegazti intsektiboentzako aterpe kopurua handitu eta "uharte txikiak" eratu nahi dira, lore eta erraboil anitzeko espezieekin.

Eragiketa hauen kostua 57.000 eurokoa izango da.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00