Albisteak

 

Eskaerak aurkezteko eta onartzeko epeak:

  1. Eskaerak eta dokumentazio akreditatiboa aurkeztea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.
  2. Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailak 25.
  3. Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoak 17.
  4. Behin-behineko zerrendetarako erreklamazioak: martxoak 25.
  5. Eskaera ezestea: martxoak 25.
  6. Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoak 31.
  7. Lurralde Ordezkariak esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilak 21.
  8. Behin betiko zerrenden gora jotzeko errekurtsoak: apirilaren 30era arte.
  9. Lurralde Ordezkariak esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 5era arte.

Eskaerak izapidetzeko eta aurkezteko lekua.

  • Eskaera bakarra izango da eta ikastetxe bakarrean aurkeztuko da. Interesdunak izapideak bi era hauetariko batera bete beharko ditu aukeran:
  • Linean, otsailaren 6ko 24:00ak arte, Hezkuntza Sailak horretarako gaitutako aplikazio informatikoaren bidez (https://ikasgunea.euskadi.eus/).
  • Ikastetxe aukeratuen hurrenkeran lehen tokian dagoen ikastegiko idazkaritzan. Bertan, eskatzaileak emandako eskaerari buruzko datuak sartzeaz arduratuko dira.

Edozein zalantza argitzeko, interesa dutenek Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Arlora jo dezakete (Eraikin Zibiko-Sozialaren 3. solairua) edo 94 472 92 22 telefonora deitu. Ikastetxeak zabalik daude, haien instalazioak eta funtzionamendua interesdunei ezagutarazteko xedez.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00