Albisteak

 

Gure hezkuntza-sisteman ez dugu lehendabiziko urteetan erabakirik hartzen. Ibilbide horretan, ikasleak mailaz maila igarotzen dira erabaki behar izan gabe zer egin hurrengo mailan. Izan ere, erosokeria da eta handik askatzea ez da erraza. Hala ere, nork bere erabakiak hartzeak eta etorkizunaz pentsatzeak erantzukizuna badakar. Tamalez, ez gaituzte horretarako prestatzen.

Hau dela eta, Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek Gazte Gelan egingo dute otsailaren 11, 13, 18, 20, 25 eta 27an, 18:30etik 20:30era, “Erabaki zeure Etorkizuna. Ikasketak aukeratzeko lantegi praktikoa” ikastaroa.

Formazio honen helburu nagusia da gaurko erabakiak etorkizunean arrakastatusak izatea. Hori dela eta, formazio-saio hauek baliatuta, nahi dugu gazteek beren motibazioa ezagutzea, indargune eta ahuleziei buruz hausnartzea, beren gaitasunei buruzko autoezagutza hobetzea, gaitasunekin zein motibazioekin koherenteak diren erabakiak hartzea etorkizunari begira eta hartu behar dituzten erabakiek eragiten dieten zama erlatibizatzen ikastea ere bai.

Inskripzioa doakoa bada ere, 10 euroko fidantza utzi behar da, asistentzia bermatze aldera. Plaza kopurua mugatua denez gero, izena eman ahala onartuko ditugu ikasleak. DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten dabiltzan gazteei zuzendutako ikastaro hau, otsailaren 4an itxiko da.

 Tailerraren informazio osoa (PDF 161KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00