Albisteak

 

Edozein bisitarik, herritarrek eta, oro har, Portugaleteko Bigarren Hezkuntzako ikasleek otsailaren 3tik ekainaren 5era arte herriko historia ezagutzeko ibilbidea egiteko aukera izango dute. Izen-ematea eta erreserba Portugaleteko Turismo Bulegoan (La canilla pasealekua) egin daiteke; 944729314 telefonora deituta edota mezua turismo@portugalete.org helbidera bidalita.

Bisitaldi horiek helburu dute irakasleei ondare historikoari buruzko ezagutza ematea, gure ondarea zaintzeko beharraren garrantziaz jabearazteko asmoz. Horretaz gain, irakasleei ere mesedegarri suerta dakiekie haien ikasleei ondare historikoa ezagutarazte aldera eta zaintzearen garrantziaz jabearazte aldera.

Bisitaldi gidatuak Turismo Bulegoaren aurrean hasiko dira 11:30ean. Izen-ematea eta erreserba Portugaleteko Turismo Bulegoan (La canilla pasealekuan dagoena) egin daiteke; 944729314 telefonora deituta edo mezua turismo@portugalete.org helbidera bidalita.

Lehenik eta behin, herriko historia birpasatuko da mendez mende oso modu laburrean. Hala, turistak edo bisitariak jakingo du zer ezagutuko duen. Ibilbidea bisitariaren erosotasunari begira La Canilla pasealekutik abiatuko da eta Zubi Esekian amaitu. Basilikara eta Salazar dorrera iristeko arrapala mekanikoak erabiliko dira.

Ibilbidea:

  • TREN GELTOKI ZAHARRAK, LAU URTAROEN ESKULTURAK, RIALIA MUSEOA.
  • Garai hartako gizartea.
  • Industria-iraultza
  • SOLAR ENPARANTZA, VICTOR CHAVARRIREN MONUMENTUA, UDALETXEA ETA INGURUKO ETXEAK
  • (BUSTAMANTE ETA ARKUAK), MUSIKAREN KIOSKOA, MANUEL CALVO JAUREGIA
  • Hiribildua fundatu zutenetik gaurdainoko historia.
  • Víctor Chávarriren bizitza oparoa eta Manuel Calvoren jarduera.
  • Arkitektura-estiloak
  • ZUBI ESEKIA
  • Burdinazko arkitektura. Alberto Palacioren bizitza.
  • Kai berriaren laburpena, mareometroa eta Burdin Kaia.
  • Unescoren Gizadiaren Ondareak (Iparraldeko Donejakue Bidea eta Zubi Esekia).
  • JUAN ANTONIO ZUNZUNEGI JAIO ZEN ETXEA, RAMON REAL ASUAREN ETXEA, SANTA CLARA KOMENTUA, AFRICA 2007 (arrapala mekanikoak igota).
  • J.A. Zunzunegiren biografia
  • Casilda Iturrizar ongilea.
  • Serorategia eta komentua.
  • LA RANCHE PLAZA, COSCOJALES, VICTOR CHAVARRI ETA SANTA MARIA KALEAK, SALAZAR DORREA ETA SANTA MARIA BASILIKA.
  • Interesguneak
  • Salazartarren historia, Lope García de Salazarren lanak eta bizitza.
  • Basilikaren historia, kanpoko arkitektura eta barnealdeko elementu interesgarriak.

Iragarkia (PDF 136KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00