Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek Xakea erregeari. Heroiaren bidaia jarduera ludikoa antolatu dute gazteen parte-hartzea bultzatu nahian. Jokoan dinamika dibertigarriak baliatuta partehartzaileek beren trebetasunak probatu beharko dituzte abenturan aurrera egin ahal izateko.

Jarduera bitxi honen giltzarriak ondoko hauek izango dira: ebazteko enigmak, estrategia-probak eta aztertzeko moduko egoerak. “Heroiaren bidaia” abenturak elkarren arteko lotura duten bi saio ditu.

Beregainak direnez, ez da beharrezkoa bietara joatea. Hala ere, gomendagarria ere bada. Lehen saioa otsailaren 14an (ostirala) egingo dugu 19:00etatik 21:00etara. Abentura jolastua. Xakea erregeari. Murgil zaitez bidaia berri honetan eta bizi ezazu abentura txundigarri hau izenburupeko jarduera honek gazteak motibatu nahi ditu abenturan parte har dezaten. Bigarren abentura jolastua Xakea erregeari. Heroiaren bidaia. Jarraitu heroiaren bideari azken helmugaraino hilabete bat geroago (martxoak 14) 18:30etik 20:30era egingo dugu. Jarduera berritzaile hau 14-30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Interesdunek martxoaren 7a baino lehen izena eman beharko dute.

Txema Ezkerra Gazteria zinegotziak gazteak adoretu nahi ditu abentura handi honetan ausardiaz parte hartzera. Izan ere, parte-hartzaileak proba ludiko desberdinetan arituko dira jokoaren gaitasun motibagarria agerian geratzen delarik. Asmamena, komunikatzeko gaitasuna eta sormena garatu beharko dituzte abentura gamifikatu honetan murgiltzeko estrategial zehazte aldera.

Desafiorik edukiko duzu?

 Tailerraren informazio osoa (PDF 137KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00