Albisteak

 

Itzalak programak helburu du Gizarte Zerbitzuetatik igaro ez diren 80 urtetik gorako nagusiak abandonaturik, bakarrik edo arreta jaso gabe, baldin badaude ahalbait lasterren horretaz ohartaraztea. Hori horrela, ekin nahi dugu egoera horiek okerragotu daitezen.

Portugaleten 80 urtetik gorako nagusiak 4.295 dira, hau da, % 9,13. Izan ere, Autonomia Erkidegoaren kopurua % 7,3koa izanik, gureak gora egiten du nabarmen. Aipaturiko horietariko 3.489 nagusik badute haien egoeraren jarraipena egiteko gizarte-langile finko bana. Hala eta guztiz ere, 806 lagun ez dira inoiz Gizarte Zerbitzuetara bertaratu.

Itzalak programa 2013.urtetik dago abian aldikada desberdinetan burutu delarik. Oraingo edizioan programari esker nagusiek gizarte-langile bat eta administrari bat dituzte esleituta. Horretaz gain, lehentasuna eman zaie 80 urtetik gorako beste nagusi batekin bizi direnei eta Gizarte Zerbitzuetara inoiz bertaratu ez direnei. Horretarako, 151 gutun bidali dira, 302 portugaletetarri dagozkielarik. Ondoren, telefono-deiaren bidez hitzordu bat hitzartuko da etxeetan bisita egiteko.

Biztanleak zahartzearen ondorioetariko bat behar beharrei erantzutea da. Hortaz, badu zentzurik nagusien norbanako diagnostikoa egiteak haiek duten egoera sozio-pertsonala bai balioeste aldera bai egiaztatze aldera beharrak beteta dituztela. Halaxe gertatu ezik, norbanako egoerari zuzenduriko bitartekoak proposatu egingo zaizkie.

Norbanako diagnostikoa egiteko, etxera bisita egingo duen gizarte-langileak alderdiok kontuan hartuko ditu: pertsona bera, egoera fisiko-intelektuala, ikuspuntu ekonomikoa eta maila kultura. Halaber, nagusiaren gizarteratze-maila aintzat hartuko dute, hots; zer-nolako harremanak dituen, zein den bere familia, auzokoekiko harremanak eta ea elkarte edo erakunderen baten kide den. Etxeko bisitaldian oinarrizko datuez gain gutxieneko informazio beharrezkoa ere jasoko da aurrediagnostiko bat egiteko xedez. Hala, nagusiaren egoeraren lehen balorazioa (arriskurik gabea, arrisku gutxikoa, arrisku nahikokoa, arrisku altukoa) egiteko datu baliagarriak aterako dira. Ondorioz, esku-hartzearen urgentzia-maila ezartzeko moduan izango gara.

 Itzalak programa osoa (PDF 1.07MB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00