Albisteak

 

Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalek, euren Euskara zerbitzuen bidez, logo komuna sortu dute lau udalerrietan euskararen erabilera sustatzeko egiten diren jarduera guztietan txertatzeko.

Logo berria prentsaurreko batean aurkeztu dute  Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Esuakara zinegotziek: https://tele7.tv/los-ayuntamientos-de-ezkerraldea-crean-un-logo-por-el-euskera/

Horrela bada, udalek indartu nahi dute Ezkerraldearen eta euskararen arteko lotura eta aldi berean aldarrikatu, batetik, bien protagonistamoa eta, bestetik, euskaldunen komunitateko kidea izateko harrotasuna, are gehiago tradizioz erdalduntzat jotako eskualde batean, zeinetan, ordea, kopuru absolutuei erreparatuz gero, euskarak sobera baitu erabiltzaile hizkuntza sustatu eta baliatzeko sareak egituratu ahal izateko.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00