Albisteak

 

Portugaleteko Udalak 99.000 euroko dirulaguntza emango du elkarteek 2020an hala kultura-proiektuak nola herri-eta auzo-jaiak antolatze aldera.

Azken lau urteotan, dirulaguntza-kopurua areagotuz joan da bai kulturakoetan bai jaiak antolatzekoetan,hain zuzen, % 26,50 eta % 40,38, hurrenez hurren.

Eskabideak aurkezteko epea data honetatik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da. Aurkezteko tokiak honako hauek izango dira:Udalaren Erregistro Nagusia edo San Rokeko Herritarrentzako Arreta Bulegoa. Halaber, oinarri-arauak www.portugalete.org Udalaren webgunean daude eskuragarri.Santa Klara kulturtegira bertaratuz gero ere, eskura daitezke.

Kultur arloko diru-laguntzak eskatzeko oinarriak (PDF 272KB)

Jaiegunetako diru-laguntzak eskatzeko oinarriak (PDF 230KB)

Diru-laguntza justifikatzeko inprimakia (PDF 1.48MB)

 Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia (PDF 1.41MB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00