Albisteak

 

Dantza, jende artean zaletasun gehien ekartzen duen jarduera da eta horrexegatik, jendeak gehien eskatzen dituenetako bat. Beraz, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak udalerrian arte-sorkuntza sustatzeko eta aisialdian kirol- eta jolas-jarduerak pizteko asmoz, "Portugalete Uri Urena" XIII. Dantzaldia antolatu du. Bertan dantzazaleek euren trebetasuna erakusteko aukera izango dute.

Aurreko edizioetan izandako arrakastaren ondorioz, XIII. edizio honetan ere bi kategoria bereiziko dira: gazte-modalitatea, 1990tik 2006ra bitartean jaiotakoek osatua (14-30 urte) eta helduen modalitatea, ordea, 1989an eta aurreko urteetan jaiotakoentzat.

Dantzaldia maiatzaren 10ean (igandea) izango da. Interesa duten pertsonek, banaka zein taldeka eman dezakete izena. Dantza herrikoiak izan ezik gainerako modalitate guztiak onartuko dira.

Izena emateko epea martxoaren 2tik 14ra arte izango da tokiotan:

Gazte kategoria

  • Gazte Informazio Bulegoa. Martín Fernández Villarán (94.472.93.13 / juventud@portugalete.org). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 / 17:00-19:00
  • Gazte Gela. Maestro Zubeldia (94.472.92.84 / gaztegela@portugalete.org). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00-21:00. Larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:00-21:00

Helduen kategoria

Kartela (PDF, 987KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00