Albisteak

 

Noiz ordaindu

A) Helbideratutako ordainagiriak. Urteko ordainagiria 2020ko aplirilaren 8an kobratuko dugu.
B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:
B.1)Borondatezko epean, gainkargurik gabe: 2020ko martxoaren 5etik apirilaren 27a arte.
B.2) Premia bidez, dagokion gainkarguaz gehi berandutza-korrituak eta kostuak: borondatezko ordainketa epearen amaieratik aurrera.

Non eta nola ordaindu

A) Gainkargu gabeko borondatezko epean, udaletxeko Zergabilketa bulegoetan, www.portugalete.org webgunearen bitartez, Herritarren Arretarako Bulegoan edo Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa, Santander, BBVA, Caja Rural de Navarra edo Sabadell bankuen edozein bulegotan, bizilekuan jasoko dituzun inprimakiak aurkeztuz. Jasotzen ez badituzu, Udalak ale berri batzuk helaraziko dizkizu.
B) Premiazko epean, gainkargu, berandutzakorritu, kostu eta guzti, Udaletxeko Zergabilketa bulegoan.

Interesgarria

Ordainagirian akatsik badago edo etxean jasotzen ez baduzu, hala jakinarazi beharko diozu Udalari. Bizilekuan ordainagiririk jaso ez izateak edo ordainagirietan akatsak egoteak ez dute inola ere salbuesten ordaindu beharretik. Zergaren ordainketa banketxeen zein aurrezki kutxen bidez helbideratzea gomendatzen dizugu.

 Iragarkia (PDF 72KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00