Albisteak

 

Hizkuntza paisaiak berebiziko garrantzia du hizkuntza erabiltzean. Hortaz, Portugaleteko Udalak ezinbesteko irizten dio merkataritza establezimenduetan kanpoko errotuluak euskaratzeari. Horrexegatik hain zuzen, aurrekontu partida bat ezarri du aipatutako kontzeptua diruz laguntzeko.

Kanpoko errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzen onuradunak izan daitezke Portugalet en kokatuta dauden merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduak.

Errotuluko testuak zuzen idatzita egon beharko du. Honetaz Udalaren Euskara Zerbitzuak aholkua eskainiko die hala eskatzen dutenei.

Errotulua euskaraz soilik idatziz gero, gastuaren % 75eko dirulaguntza emango da, betiere 600 euroko mugapean.

Errotulua, berriz, bi hizkuntza ofizialetan idatziz gero, gastuaren % 60ko dirulaguntza emango da, betiere 400 euroko mugapean.

Informazio osoa eta aurkeztu beharreko inprimakiak (PDF 302KB)

Eskatzeko epea zabalik egongo da urriaren 9a arte.

Argibide gehiago hemen:
Euskara Zerbitzua
euskara@portugalete.org
944729261

Prentsa oharra (PDF 344KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00