Albisteak

 

Koronabirusaren hedapena ekiditeko hartutako neurrien artean, Euskaraldiaren antolatzaileek herri batzordeei zuzendutako formazio eta laguntza saioak etetea erabaki zuten duela bi aste.

Dena den, etxetik atera ezin dugun honetan, formazio eta laguntza saio horiek berreskuratu eta online parte hartzeko aukera zabaldu nahi izan dute. Bakoitzak bere ordenagailutik, erosotasunez, eta oso modu sinplean parte hartu ahal izango du.

Bi saio mota eskainiko dituzte:

1.- Galdera-erantzunetarako tartea

  • Zer da? Koordinazioko kideek zuzenean (entitateen lanketari lotuta) izan ditzakezuen galdera guztiei erantzungo diete.
  • Data eta ordua. Astelehenero, 17:00etatik 18:00etara. Lehenengo saioa martxoaren 30ean.
  • Bideo-deira sartzeko esteka: https://meet.jit.si/EUSKARALDIA-GalderaErantzunak-

2.- Nola joan entitateetara? Prestakuntza saioa

  • Zer da? Entitateen lanketa egin ahal izateko informazioa eskuratzeko saioa.
  • Norentzako da? Lanketa horrekin hasi berriak diren edo hastekoak diren herri batzordeetako kideei zuzendua.
  • Data eta ordua. Apirilak 1, asteazkena, 17:00etatik 19:00etara.
  • Bideo-deira sartzeko esteka: https://meet.jit.si/EUSKARALDIA-Nolajoanentitateetara

Nola parte hartu?

  • Parte hartu nahi duzun saioaren estekan klik egitearekin nahiko duzu.

  • Chrome erabiltzea gomendatzen da.
  • Antolatzaileak saioak hasi baino ordu erdi lehenago egongo dira konektatuta, egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.
  • Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 688 746 804 (Garbiñe).
  •  

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00