Albisteak

 

Dinamizatzailea: ELENA LAGO. Psikologoa eta hezitzailea Teknologia Berrietan. Irakaskuntzan esperientzia handikoa. Egun askotariko ikastaroak ematen dihardu; besteak beste, informatika, sare sozialak eta oroimen-entrenamendua lantzen ditu.

Sarrera: Koronabirusak urruntze soziala ekarri digu eta, horrekin batera, telelana eta bilera birtualak, guztiz beharrezkoak gure elkarteak bizirik mantentzeko eta gure lantaldearekin batera erabakiak hartu ahal izateko.

Deskripzioa: Hangouts Meet erabiltzen ikasiko dugu, tresna horrek parada bikaina ematen baitigu bideohitzaldiak zuzenean egiteko, txat eta guzti, eta galdera-erantzunen saioak antolatzeko. Bilera bat programatuko dugu Calendar erabilita eta eta agiriak konpartitu ditugu Drive-n. Zer esanik ez, egiteko horiek guztiak oso garrantzizkoak dira telelanari begira eta arras baliagarriak gure proiektua eta gure entitatea bizirik mantentzeko.

Edukiak

  • G Suite. Hastapenak.
  • Funtzio nagusiak: bideohitzaldia eta txata.
  • Agiriak konpartitu eta elkarrekin lan egin, Drive erabiliz.

Metodologia
Lantegi praktikoa, bideohitzaldiaren bitartez.
Lantegian hasi baino lehen, konexioa egiteko tutoriala ere eskainiko da.

Eskakizunak
Ezinbestekoa da dispositibo konektatu bat (ordenagailua, tableta, sakelakoa), audio, kamera eta pantaila dituelarik.
Gomendatzen da dispositiboak berak edukitzea audioa eta, ahal izanez gero, entzungailuak.
Posta elektronikoko Gmail kontua edukitzea.

Egutegia: Lantegiak hiru saio ditu:
1. saioa. Apirilaren 28a, asteartea, 10:00etatik 11:30era. Bideohitzaldia.
2. saioa. Asti librea lan egiteko eta nork bere praktikak egiteko.
3. saioa. Apirilaren 30a, osteguna, 10:00etatik 11:00etara. Bideohitzaldia, zalantzak argitzeko.

Lekua: Zure etxea.

Parte hartzeko baldintzak
Lehentasuna izango dute Portugaleteko gizarte elkarteetako kideek.
Lantegia doakoa izango da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak ordainduko du.

Inskribatzeko egin klik esteka honetan

 Informazioa (PDF 258KB)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00