Albisteak

 

Hamabi urtetik beherakoek Portugaleteko ikastegietan jasoko dituzte maskarak. Ikastegiak banatuko dizkie, beraz, eta ikastegiak berak erabakiko du nola, zein egunetan eta zein ordutan banatu.

Bestetik, 13-16 urte bitartekoek San Roke plazako Herritarren Arretarako Bulegoan hartu ahal izango dituzte beren maskarak.

Azkenik, 65 urtetik gorakoek gizarte zentroetan jasoko dituzte.

Lehentasuna eman diegu gizatalde bi horiei, bata ahulena delako birusaren kontra eta bestea, aldiz, transmisore potentzial handiena delako.

Maskarak non eta noiz banatu

Banaketa ostegunetik aurrera egingo da, irizpide hauen arabera:

  • 0-12 urte bitarteko haurrak, Portugaleten ikasten badute. Adin-tarte horretakoei bina maskara emango zaie, nori bere ikastetxean. Guztira, 4.080 haurrek jasoko dituzte.
  • 13-16 urte bitarteko gaztetxoak. Hauei ere bina maskara emango zaie San Roke plazako bulegoan 15:00etatik 20:00etara. Gaztetxoek NANa aurkeztu beharko dute eta bulegoko langileek egiaztatuko dute benetan Portugaleten erroldatuta daudela edo maskara jasotzera datorrena benetan dagokiola gaztetxoaren familiari. Portugaleten adin-tarte horretako 1.568 nerabe bizi dira.
  • 65 urtetik gorako nagusiak. Hauei ere bina maskara emango zaie, Portugaleteko bost gizarte zentrotan eman ere. Nagusiek denetara 4.000 bat maskara jasoko dute.
  • Portugaleten bizi diren, baina Portugaletetik kanpo ikasten duten 12 urtetik beherakoak. Hauei ere bina maskara emango zaie San Roke plazako bulegoan 15:00etatik 20:00etara. Udalak egoera horretako 100 bat haur ditu erregistraturik.

Ikastetxera maiatzaren 18an itzultzea aurreikusita zeukaten ikasleei dagokienez, itzulera hori oraindik oso argi ez dagoelarik, Udalak ikastetxeei jakinarazi die, itzuliz gero, esan behar dutela zenbat ikasle itzuliko diren aurrez aurreko eskoletara, maskarak eman ahal izateko.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00