Albisteak

 

Merkataritza saila

Helburua:

COVID-19 gaitzaren osasun-larrialdiaren eraginez, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetako ondorio ekonomikoak arintzea.

Baliabide ekonomikoak:

Banatzeko zenbatekoa gehienez 900.000 eurokoa izango da.

Onuradunak:

Autonomoei eta ETE mikroei zuzenduak, izaera juridikoa edozein dutelarik ere, baldin eta:

  • Jarduera bertan behera utzi badute edo
  • Fakturazioa gutxienez % 75 murriztu bada, aurreko seihilekoaren batez bestekoarekin alderatuta

Eta Portugaleteko merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendu batean jarduten badute.

Betekizunak:

  • Eskabidea aurkeztean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.
  • 2020ko urtarril eta otsailean autonomoetan alta emanda egoteaz gain, ordainketa guztiak egunean izatea.
  • Helbide soziala Portugaleten izatea.
  • Zerga-arloko eskakizunak dituzten herri-administrazioekiko betebeharrak egunean izatea, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere.

Laguntzaren zenbatekoa:

Portugaleteko Udalak establezimendu bakoitzeko laguntza bat emango du, bertan diharduten autonomoak albo batera utzita. Laguntzaren zenbatekoa izango da gehieneko aurrekontuko 900.000 euroak zati aldeko ebazpena jaso duten eskabide guztien ondoriozkoa.

Aurkezteko epea:

Oinarri-arauok BAOn argitaratzen diren egunetik zenbatzen hasita hurrengo hamar (10) egun baliodunetan.

Aurkezteko tokia:

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskatzailearen NANaren kopia.
  • IFK eta eratze-eskrituraren eta sozietateentzako ahalordearen kopia.
  • Erantzukizunpeko aitorpena, eskabide-ereduari jarraiki.
  • Autonomoen 2020ko urtarrileko eta otsaileko ordainagirien kopia.
  • Jarduera uzteari buruzko ebazpenaren kopia edo, izapidetu bada, eskabidearen egiaztagiria, eta jarduera uzteari buruzko ebazpenaren agiri hori jaso den unean aurkeztu beharko da. Langile autonomoak ezin izan badu prestazio hori eskatu eta aldi baterako ezintasun-egoeran badago, dagokion mutuari ordaintzeko eskaera eta baja-agiria.
  • Ogasunarekiko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.

Eskabide-orria (PDF 164KB)

Ohar garrantzitsua: emakidarako oinarri-arauak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik aurkeztutako eskabideak maiatzeko Udalbatzaren onespenek baldintzatuko dituzte.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00