Albisteak

 

Portugaleteko Udalak 2013. urtetik hona parte hartzen du, Bizkaiko beste hainbat udalekin batera, Eman Giltza programan, horren helburua delarik euskara transmititzea eta gurasoen kezka, zalantza edota beldurrak uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaintzea. Informazio eta baliabide guztiak www.emangiltza.eus webgunean daude eskuragarri.

Eman Giltzak, gainera, urtero egiten du zozketa webgune horrtan sartu eta galdetegi labur bat betetzen dutenen artean. Iaz hala egin zutenen arteko zozketa berriki eginda, irabazle nagusi Raquel Lozano portugaletetarra suertatu da. Beraz, Raquelek berak aukeratzen duen EAEko Nekazalturismo edo landa-etxean lau lagunentzako egonaldia jaso du sari gisara.

Zorionak, Raquel!

Eta gainontzekoak, anima zaitezte parte hartzera eta irabaztera.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00