Albisteak

 

Portugaleteko Udalak, KZGUNEA egitasmoaren arduradunekin batera, beharrezkoak diren neurri guztiak jarri ditu Portugaleteko herritarrei zuzendutako teknologia-zerbitzuetarako eta konexio digitalerako zentro ezaguna irekitzeko.

Portugaleteko KZgunea 2020ko uztailaren 2tik aurrera irekiko da, 9:00etatik 13:00etara bai nabigaziorako bai hezitzaileen arretarako aldez aurretiko hitzordua eskatuta. Zentroak 9 laguneko edukiera du ekipo eta aulki batzuk zigilatu direlarik segurtasun-distantzia egokia bermatze aldera.

Halaber, gel hidroalkoholikoa eskura izango dute erabiltzaileek; segurtasun-distantzia mantentzeko, sartzeko eta irteteko norabide-gidak jarri dira eta derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea. Egun ezin izango da zentroko komun publikoetan sartu osasun-neurriak bermatzeko.

Hasieran ez da aurrez aurreko prestakuntzarik emango. Abian jarriko diren zerbitzuak honako hauek izango dira: zerbitzuari buruzko kontsulta orokor eta zehatzei erantzutea, izapideak (ziurtagiri digitalak, metaposta eta abar), IT Txarteletarako probak eta nabigazioa. Leku batzuk beharrizan oso berariazkoetarako utziko dira salbuespenez utzi ere.

Zerbitzuaren informaziorako eta aldez aurretiko hitzordua kudeatzeko webgune honetan kontsulta egin daiteke: www.kzgunea.eus

Bideoa

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00