Albisteak

 

Zero Zabor Uretan kanpaina euskal kostaldeko hainbat portutan izango da uda honetan, Mater museo- itsasontzian, honako mezu hau zabaltzeko xedez: “Hondakinik onena sortzen ez dena da”. Osasun-krisialdi honetan arazoa areagotzen ari da, ekosistema naturalei eta, ondorioz, gure osasunari larriki eragiten baitie. Garrantzi handikoa da kontsumitzaileak informatuta egotea eta parte hartzea, aldaketa ahalbidetze aldera, zeren eta itsas zaborraren % 80 lurreko hondakinen egungo kudeaketatik eta gizartearen kontzientziazio eta konpromiso faltatik baitator.

Kanpaina honek itsas zaborraren arazoa agerian utzi nahi du parte-hartzea sustatzen duten jardueren bidez, helburua gizarte kontzientziatuagoa eta ingurumenarekin konprometituagoa sortzea delarik.

Zero Zabor Uretan kanpainak zaborrak sortzen dituzten gune beltzak nabarmendu nahi ditu; aurten hartutako ohitura berriei erreparatzen die eta berriz ere gogorarazten digu hondakinik onena sortzen ez dena dela.

BIDEOA

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00