Albisteak

 

Creactivity proiektu ibiltaria uztailaren 14tik (asteartea) 17ra (ostirala) izango da Portugaleten, Solar plazan.

Unitate mugikor egokitua bihurtu dute autobus bat, bertan umeen asmamena eta sormena pizteko tailerrak proposatzen direlarik.

Creactivity proiektu ibiltaria da eta umeen sormena eta asmamena piztea du helburu. Ibilgailua 14 metro luze eta 4 metro altu da. Barruan lan-mahaiak eta probak egiteko aparailuak daude, 6 eta 16 urte bitarteko umeentzat. Mugikortasun urriko umeak ere sartzeko egokituta dago.

Trebetasun ezberdinak praktikan jartzeko hainbat zonalde ditu: mekanika gunea, engranaje eta makinekin; haize-tutuen gunea; elektrizitate gunea eta argi gunea, stopmotion sistemaduna.

Creactivityn umeek materialak aztertu, erronkak planteatu, probak egin eta partekatzeko aukera dute. Espazio hau 6 eta 16 urte bitarteko umeentzat eta familia-unitateentzat da. Saioak gutxi gorabehera 30 minutukoak dira. Begirale batek lagunduko die uneoro umeei sortze-prozesuan.

Creactivity uztailaren 14tik 17ra, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da Portugaleten. Portugalete izan da Euskadi osoan proiektu hau hartu duen lehen udalerria. Sarrera doakoa da, saio bakoitzean gehienez 12 umek parte hartu ahal dutelarik. Taldeen kasuan ordua erreserba daiteke 900101493 telefonora deituta.

Egoera berezi honetan autobusean sartzeko protokolo zorrotza ezarri da osasun-neurriak bermatze aldera: eskuak gelaz garbitu, oinetakoak garbitu, maskara erabili etab.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00