Albisteak

 
  • Eusko Jaurlaritzak eta Portugaleteko Udalak Portugaleteko familia-elkargunea kudeatzeko lankidetza hitzarmena berritu dute.
  • Portugaleten eta Bizkaiko Ezkerraldeko, Mehatzaldeko eta Enkarterriko beste hamasei udalerritan bizi diren ehun bat familiari ematen die zerbitzua elkargune honek.

Hiru psikologo, lau hezitzaile eta gizarte-langile bat aritzen dira lanean, Gure Bakea gizarte-etxean, Egintza elkartearekin sinatutako kontratu baten bidez.

Arreta-ordutegia hauxe da: asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Elkargunearen helburu nagusiak dira, batetik, modu gatazkatsuan banatzen diren bikoteen seme-alabek guraso biekin baldintza egokienetan harremana izaten jarraitzeko duten eskubidea bermatzea eta, bestetik, emakumeen aurkako indarkeria-egoerak prebenitzea, adingabeak trukatzean gurasoen arteko harremanak saihestuz.

Elkargunera jo daiteke aldez aurretik ebazpen judizial batek hala erabakitzen badu eta hainbat prozedura judizial abian jarri ondoren, une prozesalaren arabera: neurrien aldaketa, banantze-prozesua, dibortzio-prozesua, emakumearen aurkako indarkeriagatiko salaketak etab.

*Mª Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak eta Mikel Torres Portugaleteko alkateak familia-elkargunea kudeatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

BIDEOA

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00