Albisteak

 

Azken hilabeteotan Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizaiko Campusean garatu den “Emakumeak mugen artean: genero-arrazoiengatiko eta LGBTTI izateagatiko jazarpena Saharaz hegoaldeko Afrikan” izeneko proiektua ixteko, ACNUR Euskal Batzordeak eta Portugaleteko Udalak babes eskubidearen aldeko jardunaldi lineakoa antolatu dute guztientzat.

Ynés Pedraz ACNUR Euskal Batzordearen koordinatzailea eta Mikel Torres Portugaleteko alkateak aurkeztuko dute jardunaldia, zeinetan hainbat elkartek euren ikerlanak, esperientziak eta asiloeskatzaileen lehen pertsonako testigantzak ere aurkeztuko dizkiguten. Horretaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek egindako sormen kanpainan irabazle suertatu diren kartela eta film laburra ere erakutsiko dizkigute.

Jardueraren programa osoa https://eacnur.org/es/jornadas-refugio estekan dago eskuragarri. Izena emateko formularioa ere horren bitartez eskuratu daiteke lineako jardunaldian zuzenean parte hartze aktiboa eduki ahal izateko.

Dena delarik QR honen bitartez ere egin daiteke hori guztia:

ACNUR Euskal Batzordeak eta Euskal Herriko Unibertsitatean 2019-2020 ikasturtean garatutako proiektu honen asmoa da Bizkaiko gazteak eta herritarrak oro har informaziodun, arduratsu eta ekinak izatea emakume eta haur errefuxiatuen eta LGBTTIen giza eskubideei dagokienez, Afrikako gatazka ahaztuetatik ihes egin behar izan baitute, bizia salbatzearren.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00