Albisteak

 

"Portugalete uri urena - Iñaki Ossorio memoriala".

Izena emateko epea 2020ko urriaren 29an, osteguna, bukatuko da.

ARAUAK:

  • Lehiaketa 2020ko azaroaren 8an, igandea, egingo dugu, 12:00etan, Santa Klara
  • kulturtegiko anfiteatroan.
  • Lehen hamabi bikote hartu ahal izango dute parte.
  • Bikote guztiek dantzatuko dute fandango eta arin-arin bana, albokaz lagunduta.
  • Erritmo biotan erabili beharko dira gutxienez hiruna dantzapausu desberdin.
  • Parte-hartzaileek gure herriko jantziak eramango dituzte eta lehiaketa hasi baino ordu
  • erdi lehenago bertaratu beharko dute.
  • Dantzaldien ordena zozketaz erabakiko da lehiaketari ekin baino lehen.
  • Epaileek honakoak hartuko dituzte kontuan: erritmoa, dantzalagunen arteko
  • bateragarritasuna, dantzapausuak, jantziak eta bizkortasuna.
  • Epaileak tradiziozko musika eta dantza arloko adituak izango dira. Horien erabakiak
  • aurkaezinak izango dira.
  • Parte hartu nahi dutenek izena emateko orria bete beharko dute eta NAN edo familia
  • liburuaren fotokopia irakurgarria aurkeztu.

Informazio gehiago, txertaturiko dokumentuetan.

Informazio osagarria (PDF 315KB)

Izen-emate orria (PDF 138KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00