Albisteak

 

MANUEL CALVO Fundazioak bosgarren urtez  aurkeztu du “La Batidora” ekimena. Hau da, langintza- eta ikaskuntza-esperientzia bat Portugaleteko elkarteek ezagupen berriak bereganatu ditzaten gaitasunotan: berrikuntza, komunikazioa eta esku-hartze zuzenerako estrategiak. Izan ere, helburua dugu eragin positiboak sortzea eta entitateen eguneroko jarduna hobetzea udalerrian lan egiten duten kolektibo sozialekin.

Aurtengo edizio berrian azpimarra egin nahi dugu bai Agenda 2030ean bai Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) lan-tresna gisara. Hori horrela, honek ahalbidetuko die Portugaleteko entitate sozialei proposamen globaletik eta sarean konektatzea, egunero haiekin dihardutenen asmo eta arazo sozialekin. Covid-19ak maila sozial eta ekonomikoan eragin dituen ondorioengatik hain zailak diren garai hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da GJH-en alde egitea gida moduan, arazo sozialak arintzeko eta bai eta eraldaketa eragiteko ere gizarte bidezko eta jasangarriago baten alde.

Helburu behinena da pertsona eta erakunde sozialen artean urgentziazko ekintza-plan bat aktibatzea Manuel Calvo Fundazioaren eta Portugaleteko erakunde sozialen artean GJH-en gidaritzapean, Portugaleteko herritarrengan Covid-19ak eragindako kalteak murrizte aldera. Era berean, nahi dugu Portugaleteko Udalak neurriak hartzen dituenean, hori guztia oinarri izan dadin Covid-19aren eragina gutxitzeko asmoz.

DINAMIZAZIOA

Parte-hartzea, solasaldia eta kontrastea dira oinarri lan-metodologian. Hartara, ikastarora bertaratzen direnek bizikizunetan oinarritutako ezagupenak jaso eta barneratu egingo dituzte. Hala, komunitate-sentimendua sendotuz doa gizartera eraginkortasunez iristeko sare-belaunaldien bitartez. Lan-saioak dinamizatzeko berriro izango dugu Mondragoneko Leinn Graduko ikasleen lankidetza. Alfredo Bezosek gidatutako lantaldeari eta koordinazioari esker, parte-hartzaile bakoitzaren onena aterako dugu. Alta, jardunaldia bizipen-esperientzia da, elkarrekin gauzak egiteko modu berriak partekatzekoa, komentatzekoa bai eta aktibatzekoa ere.

EGUN-ORDUAK

  • Urriak 14, 9:30- 13:30. Garapen Jasangarrirako Helburuen hastapena
  • Urriak 21, 9:30- 13:30  Baterako ekintzarako estrategia

Saiook Santa Klara kulturtegian egingo ditugu osasun-eta segurtasun-neurri guztiak betetzen direlarik.

PARTE-HARTZAILEAK

Portugaleteko erakunde sozial bati lotutako edozeinek parte har dezake. Edukiera-muga 30 lagunekoa da.

Izen-ematea: Fundación Manuel Calvo. Santa María kalea, 1-1.   Tel 944956195. Info@manuelcalvo.org

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00