Albisteak

 

Lehenen ostegunean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Portugaleteko Udalak ekitaldi samurra antolatu zuen Gazte Gelan 11:30ean.

Lehenengo eta behin, Mikel Torres alkateak eta Koldo Núñez Euskara zinegotziak ongi etorria eman zieten bertaratutako guztiei. Han izan zen, besteak beste, Juanra Madariaga kirolaria eta idazlea, Euskal Idazleen Elkartearen Irakurri, mesedez ekimena aurkezteko. Ekimenak laguntzaile Bizkaiko Foru Aldundia izan du, eta elkarlankide, berriz, Loraldia, Metro Bilbao eta Portugaleteko Udala, besteak beste.

Martxoan Bizkaiko idazle batuen testuak bildu zituzten eta erakusketa batean jarri zituzten irakurgai Bilboko metroan. Orain Portugalete eta Sestaoko geltokietan ere badago ikusgai eta irakurgai. Liburuxka batean ere argitaratu dituztenez testuok, argitalpen hori ere aurkeztuko zen ekitaldian eta horren ale batzuk banati zitzazkien bertaratuei.

Aurkezpenaren ostean, ekitaldia amaitzeko, Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala irakurri zuten Portugaleteko zinegotziek, udal langileek eta Udal Euskaltegiko ikasleek ere bai.

Bideoa - Euskararen Nazioarteko Eguna Portugaleten

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00