Albisteak

 

Euskararen Eguna zela eta, Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak lehiaketa bat antolatu zuen bere sare sozialetako jarraitzaileen artean. Lehiaketan parte hartzeko, nork bere euskarazko hitzik kuttunena idatzi behar zuen, besterik ez.

Parte-hartzaileak asko izanik, zozketa egin zen eta Portugaleteko neska bi suertatu dira irabazle: Soraya Lanelas eta María Mañas. Biek eraman dute Euskaraldiaren produktuen sorta bana.

Soraya Lanelas portugaletatarrak poxpolina berba aukeratu zuen. “Egunen batean negozio bat baldin badaukat, izen hori jarriko diot, benetan ederra da eta”, adierazi du Sorayak bere saria jasotzean.

María Mañas ere portugaletetarra da eta gurasoak berba aukeratu du, denoi gogorarazi nahian maitasuna eta zaintzak behar-beharrezkoak ditugula denbora latz hauetan.

Lehiaketa arrakastatsu honen ostean beste batzuk etorriko direnez, parte hartu eta egin zaitez Euskara Zerbitzuaren jarraitzaile Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00