Albisteak

 

Matrikula-epea herriko edozein ikastetxe publiko nahiz itunpekotan eskola-ibilbidea hasiko duten haurrei dago zuzenduta.

2021-2022 ikasturterako 344 plaza eskaintzen dira, 176, ikastetxe publikoetakoak, eta, 168, itunpekoetakoak, hain zuzen. Adingabe guztiek plaza bana izango dutela ziurtatzen du honek guztiak.
Eskabide-orriak eta egiaztatzeko agiriak aurkezteko epea: urtarrilaren 18tik 29ra bitartean 24:00ak arte, lehen tokian aukeratutako ikastetxean.

Ateak irekitzeko jardunaldiak
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ateak irekitzeko jardunaldiak honako hauek izango dira:
Urtarrilaren 13, 14 eta 15ean 10:00etatik 12:00etara eta 15: 15ean.
*COVID-19a dela eta, edukiera mugatua izango da. Beraz, aldez aurretik hitzordua eskatu beharra dago.
 
Informazio gehiago:

Edozein zalantzarik argitu nahi izanez gero, Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Sailera (Gizarte Etxeko eraikinaren hirugarren solairua) jo dezakete edota 94 472 92 22 telefonora deitu.

Matrikulazioa (PDF 843KB)

 

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00