Albisteak

 

Abuztuan, “Portugalete Uri Urena” XXX. Gazte Futbolaren Txapelketaren edizioa izango dugu Portugaleten.
Aurtengo edizio berezi honetan goi mailako sei (6) talde parte-hartzaile izango ditugu. Portugaleteko Gazte Selekzioa izan ezik gainerakoak Lehen Mailako klubak dira. Honako hauek ditugu: Athletic Club, Deportivo Alavés, Real Sociedad, Real Madrid F.K eta Bartzelona F.K.

A taldeko partidak (Real Madrid F.K, Deportivo Alavés eta Portugaleteko Selekzioa) 11:30ean jokatuko dira; B taldekoak, aldiz, (Athletic Club, Real Sociedad eta Bartzelona Futbol KLuba) 18:00etan. Abuztuaren 23tik (osteguna) 25era (larunbata) izango diren partidak Los Llanos Udalaren futbol-zelaian (belar artifiziala) izango dira; azken partida, ordea, La Florida futbol-zelaian (benetako belarra) jokatuko da eta abuztuaren 26an (igandea) 11:30ean hasiko da. Partida amaitu bezain laster zelaian bertan sari-banaketa egingo dugu. Talde finalistak saritzeaz gain, hauexek ere sarituko ditugu: kiroltasunik gehien erakutsi duen taldea, zelaiko jokalaririk onena, txapelketako jokalaririk onena, txapelketako atezainik onena, goleatzaile handiena eta Portugaleteko selekzioko jokalaririk onena.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete klub parte-hartzaileei XXX. Txapelketaren urteurrena gauzatze aldera, kirol-kartel bikain hau osatzeko haiek erakutsi duten interes eta elkarlanagatik. Halaber, beste klub batzuk ere eskertu nahi ditugu urtero kirol-hitzordu honetara etorrita txapelketarekiko erakutsi duten atxikimenduagatik. Azkenik, Club Portugaleteri eta Asti-Leku Ikastolari ere esker ona eman nahi diegu 30 urtez elkarlanean baitabiltza txapelketa hau burutu ahal izateko.

Partida guztietako sarrerak doakoak direla nabarmendu behar da.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00