Albisteak

 

Berbalagun udal egitasmoak, haren osakideak Portugaleteko Udala, Udal Euskaltegia eta Xaribari-AEK euskaltegia direlarik, hilabetero argitaratzen du Euskararen Agenda eta bertan biltzen ditu Portugaleten euskaraz egiten diren jarduera guztiak, bai Udalak berak antolatutakoak bai beste erakunde batzuen eskutik datozenak ere.

Aurtengo maiatzean, aurreko urteetan bezalaxe, nabarmentzekoa da Mintzodromoa antolatuko duela Berbalagun egitasmoak. Jakina denez, Mintzodromoa dela eta ehunka euskaldun bildu ohi dira San Roke plazan elkar ezagutzeko eta elkarrekin euskaraz mintzatzeko, kafea, pastak eta freskagarriak hartzen dituzten bitartean. Maiatzaren 31n, beraz, Mintzodromoak bi saio izango ditu, bata 10:00etan eta bestea 17:00etan, eta bietan ere liburu elektroniko bana zozketatuko da parte-hartzaileen artean.

Eman izena euskara@portugalete.org helbidean.

Kartela (JPG, 166 KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00