Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek gogotsu jarraitzen dute jarduerak programatzen herriko gazteen beharrak, gustuak eta eskaerak kontuan hartuta. Uste sendoa dugu enplegua gakoa dela gazteen bizitza-proiekturako. Hori dela eta, maiatzaren 12an eta 13an pilates irakaslea izateko oinarrizko formakuntza-saioa dugu. Maiatzaren 19an eta 20an, berriz, pilates irakaslea izateko formazio aurreratuko saioak izango dira. Ordutegiak hauexek dira:
ostiraletan 18:30etik 21:00etara eta larunbatetan 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara.

Oinarrizkoan izena emateko epea apirilaren 10ean irekiko da eta formazio aurreratuan parte hartzekoa apirilaren 18an hasiko da.

Halaber, gazteentzako aisialdiari begirako jarduerak garrantzizkoak direla jakinda, Gazteria Zerbitzuek Aste Santuko oporretarako jarduera anitzeko egitaraua, gazteei beren-beregi zuzendurikoa, antolatu dute: apirilaren 11n 18:00etan gastronomia-lantegi bat; apirilaren 18an 18:00etan 80ko eta 90eko hamarkadetako urteetara itzuliko gara ARKADE GAMING ZONE dibertimenduzko jokoekin: apirilaren 19an 18:00etatik 19:20era Bilboko Lasergunerako irteera bat dugu; apirilaren 20an 18:00etan GazteCHEF lehiaketa dago eta apirilaren 21ean 17:30ean FIFA Xbox txapelketa bat egongo da. Gaineratu beharra dago apirilaren 7tik 22ra arte Gazte Gelan diana elektroniko bat izango dugula. Gainera, maiatzaren 5ean amets-harrapatzaileak egiteko lantegia egingo dugu. Maiatzaren 10ean Perkusioa Gorputzarekin lantegia egongo da eta maiatzaren 19an “Cake Pops “ gozogintza-lantegia ere egingo dugu. Maiatzeko lantegi guztiak 18:00etan izango dira.

Horretaz gain, nabarmendu nahi dugu gazteek teknika- edo ikasketa-metodo jakin batzuk erabilita ezagutza-probak gainditzeko gaitasun nahikoak eskuratzea nahi dugunez Gazte Gelan “Azterketak arrakastaz gainditu. Antsietatea menperatzeko teknikak” formazio-saioa eskainiko dugula. Euskazko ikastaro hau apirilaren 24, 25 eta 26an izango da 19:00etatik 21:00etara. Batxilergoko Bigarreneko eta unibertsitateko ikasleei batik bat dago zuzenduta.
Izena emateko epea apirilaren 18ra arte dago irekita.

Erakusketa-egitarauaren barruan hauexek izango ditugu: apirilaren 4tik 26ra “Lo que tu móvil esconde” erakusketa, Alboan GGKE-k lagata. Erakusketaren helburua da ikusaraztea egunero erabiltzen ditugun sakelakoen, tableten, smartphone-en eta bestelako teknologien elementu batzuen atzean zer-nolako giza-drama dagoen. “ Oinezko, ez hondatu zure bizitza!” erakusketak helburu du oinezkoen mugikortasunari buruzko ikusizko hausnarketa bultzatzea. STOP ACCIDENTES EUSKADI elkarteak laga digu eta apirilaren 29tik maiatzaren 13ra arte ikusgai egongo da Gazte Gelan. Azkenik, “Homofobia iraganeko kontua da” erakusketa aipatu behar dugu. Aldarte elkarteak laga digu eta sexu-eskubideak gizaeskubideak eta unibertsalak direla erakutsi nahi dugu; maiatzaren 15etik 31ra egongo da Gazte Gelan.
Jarduera guztiak doakoak dira. Laneratzeari begirako jarduerak 16-30 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta; aisialdi-jarduerak, ordea, 14-30 urte bitartekoei.

GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán kalea z. g.
94 472 93 13 / juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
eta 17:00etatik 19:00etara

GAZTE GELA
Maestro Zubeldia kalea z. g.
94 461 66 38 / aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara
Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta
16:00etatik 21:00etara

Informazio gehiago (JPG, 85KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00