Albisteak

 
 Espacio Artemisak abian jartzen du bere lehenengo jausgailu- ekitaldia, artista gazteei
laguntzeko eta haien ahalduntzea bultzatzeko Vértigo programaren barruan. Doako
prestakuntza-saio hau antolatu du ezkerraldeko artistek eta kultura-eragileek arte eta
kulturako sektoreen alderdi juridiko, fiskal eta laboralez dituzten zalantzak argitze
aldera.

Ekitaldia apirilaren 12an 18:30etik 20:30era Portugaleteko Gazte Gelan egingo dugu
dinamizatzaileak Novalia Consultores direlarik. Dinamizatzaileok gai askotarikoak
jorratu eta argitu egingo dituzte, hots: autoenpleguari buruzko kontuak (autonomoa
izatearen abantailak eta desabantailak, fiskalitatea eta abar), egile-eskubideak eta
praktikaldietako kontratuei lotutako lan-eskubideak, bekak edo arte-egonaldiak.
Gainera, saioaren amaieran bertaratuek hitzaldia entzun bitartean izan dituzten
zalantzak galdetzeko aukera ere egongo da.

Laburbilduz, esan dezakegu profesionalek antolatutako prestakuntza-saio hau
berariazkoa dela helburu duelarik arte eta kulturako sektoreetara hurbildu nahi duten
gazteen zalantzak argitzea.

Vértigo programaren barnean dagoen saio hau abian jarri da Portugaleteko Udalaren
Gazteria Zerbitzuen babesarekin.

Programari buruzko informazio gehiagorako: www.espacioartemisa.org/programa-vertigo
edo sare sozialak: Instagram (@espacioartemisa) eta Facebook
(@EspacioArtemisa1)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00