Albisteak

 

0 Meridianoa zerbitzuak gune egokia ahalbidetu nahi du elkarren aurka dauden aldeak akordioetara iritsi daitezen. Aldi berean, lan pedagogikoa ere egiten duenez herritarrek gatazkak elkarrekin hitz eginez ebazten ikasten dute.

Zifrei erreparatuta, 2018an 66 kasu berri egon direla esan beharra dago. Aurreko urteetatik ebazteko bidean dauden 71 kasuei gehituta, guztira 137 kasu artatu dira, inplikatutako herritarrak 337 lagun izan direlarik. Zehazkiago esateko, 337 lagunetatik 185 emakumezkoak (% 54,9) izan dira eta 152, aldiz, gizonezkoak
(% 45,1). Zerbitzua 2012ko azaroan abian jarri zutenetik 859 kasu artatu dira, guztira 2.296 herritar inplikatuta egon direlarik.

Labur esanda, 2018an 76 kasu itxi ziren eta gaur egun, 61 kasurekin dihardugu lanean.

Ordutegia eta zerbitzua jasotzeko tokia
Iaztik astelehen eta asteazkenetan, goizez, Udaletxean ematen da zerbitzua. Astelehen arratsetan, aldiz, San Roke gizarte-etxean.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00