Albisteak

 

Aurtengo maiatzean, 2tik 30era, ikusgai izango dugu Portugaleteko Gazte Gelan
Espacio Artemisa elkarteak zuzentzen duen Bertigo egitarauko erakusketa berria.
Oraingo honetan erakusketaren gai nagusia ilustrazioa izango da eta protagonista,
berriz, Beatriz Povedano artegilea, ezizenez Yus.

Povedanok kimerak eta bestelako izaki mitikoak sortzen ditu, dadaisten le cadavre
exquis teknika eta surrealismoaren amets gaiztoak oinarri hartuta. Horrela, artistak
ikusizko irudien bilduma lortzen du: lehenengoz, hainbat pieza hartzen ditu
anatomia, mikologia, entomologia eta botanikatik eta gero nahastu eta bateratu
egiten ditu, linea eta tinta teknika batzuk erabiliz.

Erakusketa 2019ko maiatzean ikusi ahal izateaz gain, inaugurazio ekitaldia ere
egingo dugu hilaren 10ean 19:00etan Gazte Gelan bertan. Zuzeneko musika
eskainiko da Beatriz Povedanok zuzeneko marrazketa erakustaldia egiten duen
bitartean.

Erakusketa, esan bezala, Bertigo egitarauari dagokio eta Portugaleteko Udalaren
Hezkuntza eta Gazteria Sailaren laguntza du.

Egitarauari buruzko argibide gehiago duzue: webgunean eta Instagram (@espacioartemisa) eta Facebook (@EspacioArtemisa1) sare sozialetan.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00