Albisteak

 

Astearteetan
6 saio
10:30 - 12:30
Gaztelaniaz
Plaza kopuru mugatua
 
Irailak 25  "La muerte de Ivan Ilich", Tolstoi
 
Urriak 9 "Patrimonio", Philip Roth
 
Urriak 23 "El amante", Marguerite Duras
 
Azaroak 6 "Voces de Chernóbil", Svetlana Alexievich
 
Azaroak 20  "La hora de la estrella", Clarice Lispector
 
Abenduak 4  "Extinción", Thomas Bernhard

Irakurzale orori zuzenduta, irakurketa lantegian literatura obren analisian eta irakurtzeko esperientzien trukaketan arituko gara, helduon irakurzaletasuna bultzatzeko eta testuen irakurketan sakontzeko asmoaz.

Plazak parte hartzaileek izena eman ahala beteko dira. Behin hogei beteta, itxarote zerrenda zabalduko da. Hori dela eta, baja egin nahi izanez gero, eskertuko genuke liburutegira ahalik eta lasterren jakinaraztea.

Parte hartzaileek liburua banaka irakurri beharko dute saio bakoitza egin baino lehen. Saioetan, egutegiaren araberako liburuei buruz hitz egingo da. Iñigo Larroquek gidatuko ditu saioak.

Irakurketa klubean parte hartzeko ez da liburutegiko txartela eduki behar. Hala ere, parte hartzaileren batek maileguan hartu nahi baditu liburuak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkidea izan beharko du. Liburutegiak, ahal den heinean, liburuak maileguaren eta sareko maileguaren bitartez emango ditu.

Informazio guztia eta izena emateko epea irailaren 3tik aurrera Liburutegian

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00