Albisteak

 
Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta Udalbatza osoak kemen handiz gaitzetsi nahi dute igaro zen ostiralean, Suediako hiriburuaren erdialdean kamioi batek eragindako erasoa. Halaber, indarkeria terroristaren ankerkeriari guztizko arbuioa egin nahi dute baita ezbehar honek eragiten duen samintasunera lerratu ere.

Orobat, zaurituak laster senda daitezen nahi du eta Estokolmo hiriari nahiz suediar orori besarkada bat bidaltzen diete une lazgarri hauetan. Horren ildotik, Ekialde Hurbileko biktima guztiei ere sostengua adierazi nahi diete.

Terrorismoa aurpegibako gerra-arma dugu, zoritxarrez, mugarik ezagutzen ez duena, hain zuzen ere.

Portugalete, 2017ko apirilaren 10a
Alkatea
Mikel Torres
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00