Albisteak

 

Iberdrolak datozen asteotan Azeta eta Abatxolo aldeko transformazio-zentroak hobetzeko lanak egingo dituenez argindarraren hornidura eten egingo du. Beraz, ekipo elektrogenoak behin-behinean ipiniko ditu auzokideek ahalik eta kalte gutxien pairatu dezaten.
Aipatutako lanak goizeko 8:00etatik 19:00etara bitartean izango dira.

Atarietan informazioa emateko kartelak nahiko aurretiaz ipiniko dituzte erabiltzaile kaltetuei ohartarazteko asmoz.

Talde elektrogenoak paratuko ditugun egunak eta tokiak hauexek izango dira:

  • Maiatzak 23- Abatxolo kaleko 25. zenbakiaren atzealdea
  • Maiatzak 30- Palangreros kaleko 13. zenbakiaren aurrealdea
  • Ekainak 1- Azeta kaleko 11. zenbakiaren aurrealdea
  • Ekainak 1- Azeta kaleko 3. zenbakiaren aurrealdea
  • Ekainak 13- Azeta kaleko 3. zenbakiaren aurrealdea

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00