Albisteak

 
Liburutegiko ipuin-kontalarien sarrerak hartzeko ordutegia zabaldu egingo da azaroaren 19tik aurrera.

Sarrerak hartzeko ohiko ordutegia: saioaren asteko astelehenetik ostegunera haurren liburutegian. Saiorako leku guztiak betetzen ez badira, saioaren egunean sarrerarik gabeko haurrak gelara sartu daitezke aretoa  bete arte.

Horretaz gain, saio bakoitzaren sarreren  % 20 goizez banatzeko egongo dira eskuragarri, aretoa bete arte.

Umeei sarrera bana emango zaie, eta helduei gehienez bina.

 
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00