Albisteak

 

Gaur Portugaleten naturako loturei buruzko ustea hausten duen gertaera bat izan da. Izan ere, horrelako kasuak gertaezinak iruditzen zaizkigu. Hala ere, gaur goizean errealitate ankerra nagusitu da, zoritxarrez.

Oraingo biktima ama bat izan da, ustezko hiltzailea bere semea izanik. Ez dakigu zer gertatu den semearen burutik, dirudienez, zoroaldi batek jota, haren amaren bizitzarekin amaitu baitu.

Honenbestez, familia suntsituagatik beragatik mina sentitu besterik ez dugu zeren eta haiek ohiko bizimoduari eustea oso zail izango baitute eta haietako baten indarkeriak erabat astindu baititu betiko.

Portugaletetarrok ezinbestez gogoeta egiten dugu nola erantzun behar diogun min horri, hau da, suminduraz, arbuioz, harriduraz edota, akaso, beldurrez.

Gaur, tamalez, ez dugu erantzunik. Nolanahi ere, gure arbuioa, gaitzespena eta mina adierazi nahi dugu. Halaber, hala biktimarekin nola familiarekin gure elkartasuna agertu nahi dugu.

UDALAKO TALDEAK: PSE-EE, EAJ-PNV, PORTUGALUJ@ DESPIERTA-ESNA GAITEZEN, PP

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00