Albisteak

 
56 arbola hauexek landuko dira: zortzi Photinias, zazpi Pyrus calleriana (loredun udareondoa), zortzi Prunus Cerasifera (aranondo bat edo lorategiko gereizondoa) La Rantxería plazarako, Callistemum laevis bat, bi Acer Negundo, hamazortzi Platanus Orientalis (Solar plazan eta Ballonti inguruan),

Bi Malus Everest (loretan dagoen sagarrondoa), sei Cupresus Leylandi, Crataegus oxicanta bat, hiru Liquidambar styraciflua (udazkenarena, kolore biziko hostoduna)

ARBOLA ANIZTASUNA

Arbola batzuek haizetik babesten gaituzte, beste batzuek, itzala ematen digute, beste batzuk, aldiz, apaingarri moduan ditugu eta beste batzuek lorerik ere badute. Izan ere, loredun arbolek fruiturik badute. Fruituok intsektuek nahiz txori txikiek jaten dituzte.

INAUSKETA ARINA

Ellacuría parkean badaude bananondo batzuk, bitan lerrotuak, duela urte batzuk ere adaburuak moztu zizkietenak. Urteak joan urteak etorri, arbola horiek tamaina handia hartu dutenez, egoki iritzi diogu arbola horietako adarrak gainetik garbitzeari. Pedro San Martín kaletik hurbil dauden hamasei bananondo hauek etorkizunean ondoko eraikinei trabak eragitea ere baliteke. Ildo beretik, esan behar da haien paraleloan beste zortzi ere badaudela, tankera eta altuera berekoak, hain justu ere. Beraz, haiei inausketa arina egiteko asmoa ere badago. Haietako batek enborrean tamaina handiko zuloak ditu baita egurra usteltzeko moduko onddoak ere. Hala, multzoaren egitura-egonkortasuna bera kolokan dago eta beraz, ipurditik ebakitzea komeni da. Hamazortzi metro luze da eta enborraren perimetroa 2 metrokoa baino gehiagokoa da. Aldameneko masak bolumen nahikoa du, ikusmen-inpaktua pairatzeko adinakoa. Horren karietara, ez deritzogu beharrezko ale hori ordezteari eta beste bat paratzeari. Gainera, ez luke eboluzio onik izango ezta denboran proportzionalki ere ingurunea aintzat hartuta.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00