Albisteak

 

Portugaleteko Udala apurka-apurka abian jartzen ari den modernizatze-prozesuaren barruan dagoen jarduketa bat da pantaila berri hauek paratzea. Helburu du teknologia berriak baliatzea herritarren mesedetarako.

Portugaleten, dagoeneko hiru pantaila elektroniko hauek daude instalatuta: lehena, Abaro etorbideak General Castaños kalearekin egiten duen bidegurutzean, bigarrena, Errepelegan eta, hirugarrena, Buenavistan. Azken bi hauek iaz paratu zituzten. Pantaila hauek azken belaunaldikoak dira; bideo eta argazkietarako bereizmen handikoak dira, irudi-kalitate handia dute eta biltegiratzeko are gaitasun handiagokoak dira.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00