Albisteak

 

Aurtengo hamargarren edizio honetan hogeita hamar (30) taldek ekingo diote film laburra egiteari, horretarako  10 orduko denbora-tartea soilik dutelarik.
 
Jaialdian parte hartzen duten film laburrak irailaren 22an 20:00etan San Roke plazan proiektatuko dituzte doan. Herritar guztiak joan daitezke haietaz gozatzera. Geroago, 22:30ean aurtengo irabazleak nor diren esango dute baita sariak banatu ere.

Egitaraua eta ordutegiak

  • 08:30 Parte-hartzaileei Portugaleteko Gazte Gelan harrera egin.
  • 09:00 Gaia zehaztu eta jaialdiari hasiera eman.
  • 19:00 Film laburrak aurkezteko epearen amaiera.
  • 20:00 Film laburren proiekzioa San Roke plazan.
  • 21:30 Epaia. Musika-ikuskizuna:Jafi Marvel
  • 22:30 Sari-banaketa San Roke plazan

* Eguraldi txarra egiten badu jarduera San Roke plazan egin beharrean Merkatuan egingo da 20:00etan.

Epaimahaia

Jaialdiaren epaimahaikideak hauexek izango dira: María Cruickshank aktorea, Sonia Palacios ekoizlea eta Aitor Arenas banatzailea. Haiexek erabakiko dute zein lanek merezi dituzten sariak. Dena dela, jaialdira bertaratzen diren ikusleek ere film labur gogokoenak ere bozkatzeko aukera izango dute Ikusleen Saria ere baitago. Aurten, gainera, hamargarren urteurrena dela eta, ekitaldiak txunditu egingo gaitu, batetik, jaia Mitxel Santamarina aktoreak aurkeztuko baitu, eta, bestetik, 21:30etik aurrera Jafi Marvel DJ set-en musika-emanaldia izango baitugu. Bitartean, epaimahaia nekez  ibiliko da aukeratzen  film labur irabazleak zein izendatu.

Sariak

Lehenengo hiru sariek 1.000 €, 800 € eta 600 €, hurrenez hurren, izango dute zuzkidura gisa. Haiei bi hauek ere gehitu behar zaizkie: saritua izan ez den toki-egilerik onenaren accesita (garaikurra) eta musika-sinkronizaziorik onenaren saria. Azken sari hau Music Library-k ematen duenez, 200 euroko zuzkiduraz gain, ekoizpen batean erabiltzeko musikaren tarifa laua ere izango du irabazleak. Gainera, aurreko edozioetan legez, Ikusleen Saria egongo da. AUX.magazine kultura-aldizkariak babestutako sariari esker irabazle –taldekide guztiek gastronomia-esperientzia bat gozatu ahalko dute.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00