Albisteak

 

Portugaleteko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, herritarrek eta, oro har, edozein bisitarik martxoaren 19tik ekainaren 22ra arte herriko historia ezagutzeko ibilbidea egiteko aukera izango dute. Izen-ematea eta erreserba Portugaleteko Turismo Bulegoan (La canilla pasealekua) egin daiteke; 944729314 telefonora deituta edota mezua turismo@portugalete.org helbidera bidalita.

Bisitaldi horiek helburu dute irakasleei ondare historikoari buruzko ezagutza ematea, gure ondarea  zaintzeko beharraren garrantziaz jabearazteko asmoz. Horretaz gain, irakasleei ere mesedegarri suerta dakiekie haien ikasleei ondare historikoa ezagutarazte aldera eta zaintzearen garrantziaz jabearazte aldera.

Bisitaldi gidatuak Turismo Bulegoaren aurrean hasiko dira 11:30ean. Izen-ematea eta erreserba Portugaleteko Turismo Bulegoan (La canilla pasealekuan dagoena) egin daiteke; 944729314 telefonora deituta edo mezua turismo@portugalete.org helbidera bidalita.

Lehenik eta behin, herriko historia birpasatuko da mendez mende oso modu laburrean. Ibilbideak ordena kronologiko bati jarraituko dio, Erdi Arotik gaur egundaino, hain zuzen ere. Nolanahi ere, taldearen ezaugarriak kontuan hartuta (mugikortasuna, adina eta abar) alderantzizko norabidean ere badago egiterik. Hori horrela, Casilda Iturrizar kaleko arrapala mekanikoak erabiliko dira.

ERDI AROA ETA ARO MODERNOA. XIV-XVIII. MENDEAK. HISTORIAGUNEA

Ibilbidearen barruan hauexek daude: Santa María kalea, Okinen kantoia, Erdiko kalea, Erdi Aroko eta Aro Modernoko etxeak (zati batean edo partzialki babestuta daudenak).
Garai hartako gizartea
Hiriko jatorrizko trazadura:kaleak, kantoiak, harresia eta atea

SALAZAR DORREA ETA LORATEGIAK

Banderizoen gerrak
Familiaren historia eta garrantzia
Lope García de Salazarren lana eta bizitza
Dorrea eta arkitektura historian zehar

SANTA MARÍA BASILIKA

Historia
Arkitektura: Basilikaren kanpoaldea.
Basilikaren barruko elementu interesgarrienak

SANTA KLARA KOMENTUA

XIX. eta XX. mendeak
Portugaleteko hirigintza-hedapena hiriko harresitik kanpo.
Egoera sozial eta ekonomiko berria: turismo-gunea bihurtu zuten arrazoiak: trenaren etorrera, burdinazko arkitektura (Burdin-kaia, Zubi Esekia…), kaietako eraikin nabarmenenak.

IBILBIDEA:

REAL DE ASUA eraikina
J. BUSTAMANTEren auzokideen etxea (Bertan Juan Antonio Zunzunegui jaio zen).
TXURRUKA KAI BERRIKO LEHEN ZABALGUNEA
Manuel Calvoren jauregia
Etxe elkarri atxikiak
ZUBI ESEKIA
TXURRUKA KAI BERRIKO BIGARREN ZABALGUNEA,MAREOMETROA ETA BURDIN-KAIA
SOLAR plaza:
Musikaren kioskoa
Portugaleteko Udala
Bustamante etxea
Víctor Chávarriri eginiko monumentua
BISTALDIA HASTEN DEN TOKIRAKO BUELTA: GELTOKIAREN ERAIKINA
RIALIA (XXI.mendea)

Nahi izanez gero, hauexek bisita daitezke:
VICENTA ZUNZUNEGUI
ROSALINA PALACIOS ETXEA
JOSE BALPARDA ETXEA
RAMOS BIKUÑA ETXEA
VICTORIANA DURAÑONA ETXEA
MAREOMETROA
BURDIN-KAIA

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00