Albisteak

 

Portugaleteko Udalak, Berdintasunaren Batzorde Mistoaren bitartez Zunzunegui eta Ballonti insitutuetako DBHko ikasleei zuzenduriko topaketa belaunaldiarteko bat antolatu du helburu duelarik haiei lorpen profesionalen esperientzien berri ematea genero-ereduetatik harago. Topaketa hau martxoaren 26an egin dugu Juan Antonio Zunzunegui Institutuko ekitaldi-aretoan.   

Berdintasunaren Batzorde Mistoak prestatutako Portugaleteko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren IV. Planaren erronketako bat balio-aldaketa da. Balio-aldaketa honek gizartearen ereduak eta estereotipoak aldatzea sustatzen du, zeren eta, haien arabera emakumeei etxeko lanen erantzukizuna esleitzen baitzaie, eta, gizonei, ordea, eremu publikoarena, balorazioaz gain aintzatespen ekonomiko eta soziala desberdinak izan ohi direlarik. 
Beraz, funtsezkoa da hezkuntza-zentroen egitekoa gazteek uler dezaten lan jakin bat aukeratu eta garatzeko interes, trebetasun, jarrera eta gaitasun beharrezkoak ez dituztela emakumeei nahiz gizonei ohituraz esleitutako topikoek baldintzatu behar.
Horren karietara, belaunaldiarteko topaketa bat antolatu dugu “ Lanbideek ez dute generorik” izenburupekoa, hain justu ere.

Parte-hartzaileak honako hauek dira:
Neli Zaitegi. Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea
Marta Carazo. Eroskiko Gizarte Kudeaketaren zuzendaria
Hasier Garcia. Gezi Berdintasunaren aldeko Gizon Taldea
Joseba Aguirre. Athleticeko Emakumezkoen Taldearen entrenatzailea

Carmen Lestón, Berdintasun Batzorde Mistoko kidea, arituko da aurkezle-lanetan eta María José Blanco, Gizarte Ongizate zinegotzia, inaugurazioa egin du.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00