Albisteak

 

“Gazte Artea Ezkerraldean” erakusketak helburu du Ezkerraldeko artegile gazteei bulkada ematea. Eskualdeko artista gazteak sustatu nahi ditu haien proposamenak eta sorkuntza lanak ezagutaraziz beren-beregi udal guneetan. Erakusketa ibiltariak antolatu ditugu udalerriz udalerri artelanak erakusteko.

Sestao, Portugalete Santurtzi edo Barakaldon ikusgai egongo dira 2019ko urriaren 1etik 2020ko urtarrilaren 31ra. Hurrengo edizioetan parte hartzeko intesatuta dauden 15 eta 29 urte bitarteko Ezkerraldeko artegileak hurbildu behar dira bere herriko Gazte Informazio Bulegora “Gazte Artea Ezkerraldean” programan parte hartzeko eskabidea betetzera.

Halaber, “Gazte Artea Ezkerraldean” ekimenaren VII. edizioan parte hartzeko aukeratutako artistek hirurehuna euro (300,00 €) jasoko dute, artelana lagatzeko kolaborazio kontzeptuan erakusketa-programaren barne.

“Gazte Artea Ezkerraldean” erakusketa-zirkuitoan parte hartzeko izena emateko epea ekainaren 10etik 28ra izango da. Jarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ezkerraldea Gaztedi proiektuaren barruan dago.

Baldintzak ikusi (PDF, 295KB)

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00