Albisteak

 

Irakurzale orori zuzenduta dagoen lantegi hau Udal liburutegian egingo da hurrengo lauhilekoan. Helburu du, izan ere, literatur-lanak aztertzea eta irakurleen arteko esperientziak elkarri trukatzea. Halako moldez, irakurle helduen irakurzaletasuna sustatuko da testuen irakurmena sakonduz. Lantegian 20 plaza egongo dira; guztira 6 saio egingo ditugu denak goizeko ordutegian direlarik. Udal liburutegiko bulegoetan izango da.

Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Behin hogei plazak beteta, itxaron-zerrenda bat irekiko da. Horren karietara, parte-hartzaileek baja egin nahiko balute liburutegiko langileei ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertzekoa litzateke.

Parte-hartzaileek saio bakoitzaren aurretik liburuaren banako irakurketa egin beharko dute. Egutegiaren araberako saioetan egun bakoitzari dagokion liburua landuko da. Saiook Iñigo Larroquek dinamizatuko ditu.

Irakurketa klub honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa liburutegiko bazkidea izatea. Hala ere, lantegiko inork irakurtzeko liburuak maileguan eskatu nahiko balitu Euskadiko Irakurketa  Publikoko Sareko bazkidea izan beharko luke. Liburutegiak, ahal duen neurrian, liburuak eskuratzea ahalbidetuko du bai maileguz bai sareko maileguaren bitartez.

Saioen egitaraua:

Egunotan (astearteak, 10:30etik 12:30era) izango dira:

  • Irailak 25: Izenburua: "La muerte de Ivan Ilich", egilea: Tolstoi
  • Urriak 9: Izenburua: "Patrimonio", egilea: Philip Roth
  • Urriak 23: Izenburua: "El amante", egilea: Marguerite Duras
  • Azaroak 6: Izenburua: "Voces de Chernóbil", egilea: Svetlana Alexievich
  • Azaroak 20: Izenburua: "La hora de la estrella", egilea: Clarice Lispector
  • Abenduak 4: Izenburua: "Extinción", egilea: Thomas Bernhard
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00