Albisteak

 
Atari zabaleko igerilekuak asteko egun guztietan zabalik egon ohi dira ekainaren 1etik abuztuaren 31ra arte 10:00etatik 21:00etara arte. Ordutegia, irailaren 1etik 18ra bitartekoa, aldiz, 10:00etatik 20:00etara arte izango da.

2.400 metro koadroko azalera duen belar artifiziala estreinatuko da. Horretaz gain, bertako altzariak ere berritu egin dira txilarrezko estalkiak dituzten argi-babeskiak, , paperontzi zein piknikak egiteko mahai eta eserleku berriak jarri baitituzte.
 
PROGRAMAK ETA JARDUERAK

Uztaila girotu nahian Mugi Zaitez Udan programa martxan jarriko da. Hori dela eta, jarduera asko egiteko aukera egongo da, besteak beste, Aquabike, Aquagym, Aquapilates, Aquaerobik, jolasak eta Gynkanak. Horiek guztiak doakoak izango dira eta  parte-hartze librea izango dute. Haien ordutegia hauxe izango da: 13:45etik 14:30era arte. Bestalde, azpimarratu behar dugu Portugaleteko kaian dauden igerilekuetan uztailaren 2tik abuztuaren 3ra arte uretako puzgarriak jarriko direla 10:30etik 13:30era bitartean.
 
  • Foto 1
  • Fotos 2
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00