Albisteak

 

Iaz helmuga turistikoaren kalitatea hobetzeko proiektuan parte hartu zuten establezimendu nahiz entitate batzuetako ordezkariei banatu dizkiete SICTED 2017 bereizgarriak. Turismoko Estatuaren Idazkaritzak (SET), Espainiako Udalerri eta Probintzietako Federazioaren laguntzaz sustatutako proiektua dugu hori. Izan ere, 33 ogibide askotariko turismo arloko enpresa eta zerbitzu hainbetekin lan egiten du helburu behinena delarik turistaren esperientzia eta asebetetze-maila hobetzea.

Portugaleleten bereizgarri horren egiaztagiriak jaso dituzten establezimendu eta entitateak honako hauek dira:

  • Bide Ona aterpea
  • Gran hotel Puente Colgante hotela
  • Rialia Museoa
  • Nautic Gourmet
  • Turismo bulegoa
  • Auntz jatetxea
  • Salazar Dorrea jatetxea
  • GUYMA estankoa/ souvenirs

Kudeaketako sistema integrala

SCTE Destinos-SICTED metodologia berria da, helmuga turistiko baten kalitatea kudeatzeko sistema oso eta iraunkor bat bultzatzen duena. Halaber, lortu beharreko emaitzen gainean ikuskera berritzailea ere badu; etengabeko hobekuntza du ardatz eta baliabide nahiz espazioei ere azpimarra berezia jartzen die.

Bereizgarri honek bi urterako balio du. Alta, urtero egiten da jarraipen-ebaluazioa eta horrek baldintzatzen du bereizgarria lortzea.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00