Albisteak

 
Euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ikasten ari direnen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin, aurten ere Portugaleteko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Xaribari AEK Euskaltegiak, elkarlanean ari direlarik, Mintzodromoa antolatuko dute Portugaleten, maiatzaren 29an (asteazkena) San Roke plazan. Goizean saio bat egingo dugu 10:00etan eta arratsaldean beste bat 17:00etan.

Mintzodromoa zazpigarren aldiz antolatuko dugu aurten. Ikasten zabiltzaten edota euskara dakizuen guztiok parte hartu ahal izango duzue. Zatozte, beraz, Portugaleteko eta inguruko euskaldun guztiok, elkar ezagutzera, elkarrekin gozo-gozo mintzatzera, kafea eta pastak hartu bitartean, eta hainbat libururen zozketan parte hartzera.

Mintzodromoaren funtzionamendua betiko berbera izango da: parte-hartzaileak taldeka eseriko dira eta berriketa lasaian interes orokorreko gaiez jardungo dute. Bakoitza jorratzeko hamabost minutu izango ditugu. Gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak beste talde batera joango dira eta, horrela, beste mintzakide batzuk izango dituzte.

Animatu eta etorri parte hartzera!

Kartela (PDF, 315KB)
 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00