Albisteak

 

MUSIKA JARDUERAK

Portugaleteko Musika Elkarteen Hirugarren Topaketak hasiera emango die datorren asteburuan musika-jarduerei. Lehen hitzordua ostiralean izango da 20:00etan basilikan. Larunbatean , ordea, Karmelgo Amaren ikastetxeko ekitaldi-aretoan izango da.
Gainera, azaroaren 21 eta 25ean Otxoteen Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa izango da. Egun horietan hiru taldek emango dute musika-emanaldia. Hori gutxi balitz bezala, Santa Klaran otxoteari buruzko dokumental bat proiektatuko da eta kalejira bat ere egongo da. Egitarau osoa jaialdiaren antolatzaileen webgunean dago ikusgai: www.festivaloctetosportugalete.com

DISNEYREN KONTZERTU BEREZIA

Portugaleteko Udalaren Musika Bandak ikuskizun berezia prestatu du bere ohiko Kontzertu Didaktikorako. ESPECIAL DISNEY izeneko kontzertuan Disneyren film ospetsuenen soinu-bandak eta haien irudiak txertatuko dira. Azaroaren 25an (igandea) 12:30ean Karmelgo Amaren ikastetxean egingo dugu kontzertua.

FAMILIENTZAKO EGITARAUA

Kultura-zinegotziak adierazi duenez, haurrentzako eta familientzako jarduerei dagokienez, Euskaraz Gozatu programari segida emango zaio. Izan ere, urrian abiarazi zuten programak helburu du euskara haurren artean sustatzea eskolatik kanpo erabil dezaten. Hori horrela, euskara entretenimenduarekin eta jolasekin erlazionatuko dute.  
Bi talde eratu dira: bata, 4-7 urte bitarteko haurrek osatua,  eta, bestea, aldiz, 8-12 urte bitartekoa.

Tailer horietan parte hartzeko izen-ematea tailer bakoitzaren hasiera-eguna baino astebete lehenago egin beharko da. Santa Klara kulturtegira bertaratuta egin daiteke edota 94 472 92 20 telefonora deituta.

ARGAZKILARITZA IKASTAROA FAMILIA OSOARENTZAT

Aisialdia familian ere bultzatzeko asmoz, argazkilaritza-ikastaro bat antolatu dugu familia osoarentzat. Era horretara, gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute seme-alabekin batera. Ikastaroa 9-14 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta. Azaroko hiru larunbatetan egingo dugu goizez Santa Klaran 11:00etatik 13:00etara.
Familia interesdunek izena emateko epea azaroaren 9ra arte dute. Santa Klara kulturtegian egin behar da.

ANTZERKI AMATEURRAREN ZIKLOA (AZAROKO SAIOA)

Errepelegako Las Amigas elkartearen antzerki-taldeari esker azaroan “Armando el Lío” izenburupeko komedia dibertigarriarekin barre egiteko aukera izango dugu. Hitzordua azaroaren 23an (ostirala) izango da 19:00etan Santa Klara kulturtegian. Gogorazi nahi dugu gonbidapenak beti bezala ikuskizuna hasi baino ordu-erdi lehenago banatzen hasiko direla.
*Informazio gehiagorik nahi izanez gero jo ezazue Santa Klara kulturtegira. Halaber, hiru hileko kultura-agendan jardueren berri izango duzue.

 
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00